viernes, 21 de agosto de 2009

Un poema para todos

EGUN BATEZ

Joan Mari Irigoien, 1975

Egun batez,

ardi bat bezala,

joera bakar

eta

itsu batean

bideratu nindutelako,

horregatik agian...


Egun batez

askatasunaren hegalak

ebaki zizkidatela

konturatu nintzelako,

horregatik agian...


Egun batez

ostadar batean

kolore desberdinezko

zazpi arku

bereizten

ikasi nuelako,

horregatik agian...,

jasangaitz eta aspergarri

egiten zaizkit

kolore bateko bideak.


Hamaika bide hasiak,

hamaika bider hautsiak,

beste

hamaika

bide

berri

hasteko...,

mundua aberri duen

erromes galdua

iduri.


Izan ere,

askatasunaren izenean

ni neu naiz

neure bizitzaren lemazaina

eta

muga bakarra jarri diot

ene jokabideari:

maitasunaren

muga gabeko muga...


Iluna da bizitza,

baina

edozein

gizon-emakumeren bizitza

alferrikakoa ez dela

dakidalako...,

aurrera jarraituko dut,

esperantzaz,

ene bide gabeko bidean...


1 comentario:

  1. Benetan ederra!! Ondo ondo pasa Lisboan mugarik gabeko ene bidaiaria kuttuna!!!

    ResponderEliminar